XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Proiektua

NOR-ZER BERRI, DENOK KAZETARI

Bigarren proiektu honetan idazmena lantzeko aukera jartzen dizuegu esku artean.

Egunerokotasuna ez, gainerakoan egunkari baten ezaugarri guztiak dituen agerkari bat egitea eskatzen da.

Irakurmena eta idazmena lantzeko jardun sorta bizi-bizia gertatzen da.

Kritikotasuna zorrozteko paregabeko ariketa ere bai.

Ez dago idazten jakiterik aldez aurretik irakurtzen ere ikasi gabe, eta irakurriz egunean egunekoaren arian-arian ibilita oratzen eta zorrozten da kritikarako sena.

Asmo ederrak dira lerro guttitarako; abiatu gabe ez dago bidea urratzerik, baina!

PROZEDURA:

Lana taldez talde banatu.

Gai eta pertsonaiak aukeratu.

Egitaraua zehaztu.

Egitekoak banatu.

Epeak finkatu.

Jendaurrean erakutsi.

Ez ahaztu zeregin oso garrantzitsua dela berriaren erabilera objektiboaz, objektibotasunaz oro har, gogoeta serio bat egitea.

Ez dago objektibitate absoluturik.

Notizia bakoitza, zein agerkaritan nola dagoen emana, eta noren eta zeren alde aztertzen ikasi behar da ahalik eta ondoen.

Berezkuntza oso finetan mugitzen ikasi behar da.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

Lanen antolakuntza: burutsua, zentzuz, ordenaz eta pentsatuta dagoen begiratu.

Taldekide guztien arteko lana ageri den erreparatu.

Nola gauzatzen den, aberastasunik dagoen, ezer ikastekorik eskaintzen duen, hobetze ahalegin seriorik erakusten duen.

Helburuak bete dituen eta zenbateraino, seriotasunik duen; taldekide guztiak ahalegindu diren; emaitza eskolaz kanpo ere (prentsa, irratia...) erabiltzeko modukoa den zaindu.